XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

- Ondoko estufa horretan? - Bai, ondoko estufa horretan. Barruan ezkutatuko gara.

- Baina, anaia txikia, hor barruan sartzen bagara, Afrikako beltzak baino beltzago aterako gara.

- Eta, zer. Gero garbituko gara.

- Baina, Sandokan...! - Ez baduzu sartu nahi, hor konpon ingles hauekin.

Bi bide daude: estufa barruan ezkutatu ala madarikatu horien hatzaparretan erori.

- Beste biderik ez badago - erantzun zuen Yañezek algaraka. - Ikus dezagun bada gure etxe berri hori.

Beraz, ireki zuen estufaren burnizko ate haundia.

Eta besterik gabe, usin eginaz* barrura sartu zen. Bere atzetik Sandokan.

Barruan ikatza eta hautsa gogotik zegoen.

Hala eta guztiz ere, ederki kabitzen ziren han barruan.

Portugaldarra oso umore oneko gizona zen.

Han barruan zegoela, oraindik ere algara biziagoa egin zuen.

Eta hala esan zuen: - Nork pentsatu behar du Malasiako Tigre beldurgarriak hemen ezkutatua egon behar duenik. Mila deabruak etor daitezela.